Vladimir Nabokov

NABOKV-L post 0007839, Sun, 4 May 2003 18:05:58 -0700

Subject
Fw: Ahor gorbataduna salabardo batekin... Nabokov ote da
tximeletak harrapatzen?
Date
Body
EDNOTE. Our first posting in Basque! Re Nabokov, Oliver & Hardy, & James Dean!
----- Original Message -----
From: Sandy P. Klein
To: undisclosed-recipients:
Message requiring your approval (42 lines) ------------------


Domingo, 4 de mayo de 2003

http://www.diariovasco.com/edicion/prensa/noticias/Gipuzkoa/200305/04/DVA-GUI-157.html

GIPUZKOA
BAI HORIXE
Ehiza garaia
HARKAITZ CANO/


Ahor gorbataduna salabardo batekin... Nabokov ote da tximeletak harrapatzen? Politikari bat seguruago, zure botoaren ehizan. Maitasun eskutitz bat buzoian botatzear, orduantxe jabetu nintzen hauteskundeak zetozela: salabardo zuri batekin zast kendu zidan zinegotzi batek gutuna eskuetatik. ╚Barkatu, zure botoa zela uste nuen╩, lotsatu zen gero, gutunaren hasieran ╚Idoia maitea:╩ irakurri zuelarik. Hauteskundeak hurbildu ahala, erakundeak Laurel eta Hardyren film zuri-beltzezko bihurtzen dira bat-batean, azkarrago dabiltza politikariak korridoreetan, telefonoak hartu eta telefonoak zintzilikatzen dituzte ziztu bizian idazkariek, kaleetako espaloiak ere bizkorrago konpontzen dituzte, esango nuke belarra bera ere azkarrago hazten dela inauguratzear dauden parkeetan. Zuhurtziaz gidatzeko aholkuak emanez iragarki kanpainak egingo dituzten haiexek dira orain azeleragailuari hondoraino sakatzen diotenak, James Dean bide bazterrean zapaztu zuen Porsche ! zilarreztatuaren abiada hutsaren pare utziz. Hauteskunde aurretiko egun hauek frogatzen dute posible dela gauzak hobeto egitea. Hilabetez, gure erakundeek enpresa pribatuen eraginkortasunarekin funtzionatuko dute. Hilabetez, alkategaien aurpegi zapalak postontzietako pizza eta koltxoi merkeen iragarkien ondoan pilatuko dira. Hortxe mendekurako aukera, panfletoekin paperezko hegazkinak egin eta leihotik botatzea. Ez apuratu, haiek gauza bera egingo dute-eta zure botoarekin hauteskundeak pasatzen direnean. Badatoz hauteskundeak, aixkideak. Aulki-dantza zoroa hasi da. Musika geratzen denean, denak korrika hasiko dira norbere aulkiaren bila. Inork ez du ipurdia berotuko dion besaulkirik gabe geratu nahi.



--------------------------------------------------------------------------------
Attachment